XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORARIER. Aro eta bazter

Nork ikhusi du uztaila azkenerat eta agorrila hastean holako arorik?.

Bero azkarrak bai, egun batez ere haize hegoa, iduri baitzuen, bihiaren egitera utzi gabe, zohi arazi nahi zituela arthoak.

Bainan beharrez ez du iraun, eta haren ondotik jin zauzku erauntsi batzu gozoak, lehenchago ukhanen gainera, ederki ase baitute lurra.

Berriz aphaintzen ari dira phentzeak, uztaila erditan iduri baitzuten erretzera zoatzila.

Anhitzek ebaki ere dituzte beldur hortan: ez dira gaizkienik hek helduko, ezen berriz lumatzen ari zeiezki phentzeak, eman nahi balute bertzala hirurgarren ebakaldi bat.

Hortzarentzat bederen emanen bide dute nasaiki itchura guzien arabera.

Alha araziko ere dira goizagorik, negu hastera iguriki gabetarik, noiz ahoz biltzen baino gehiago aztaparrez suntsitzen baitute kabalek.

Phentzeer, on egin badeiete erauntsi horiek, indar handitan ezarri dute arthoa.

Egia da uriarekin jinikako haize zaphako batzuek han hemenka nahasiche dutela; bainan eraikiko da hortarik.

Aldarterik hoberenean jin zako uria; buruaren egitera zoalarik.

Horra zertako anhitz ondok buru baten orde biga dakharzkiten: eta batekin gelditu direnek eder erakusten duten hura.

Orai lehen bai lehen behar dazkogu khendu buruaz gainak, kapetak, edo kukulak.

Gaineko lilia harrotu den ordutik alferretan dago han buruaz goitikoa: ezen ordukotz gaineko lilia eroria da buruko bizarraren gainera, zer gabe ez bailezake bihirik egin arthoak.

Orok badakigu, edo bai jakin behar ginduke, lilietan badirela arra eta emea, biek batetara behar dutela bihiaren emaiteko.

Arthoko lili arra gain-gaineko hura da eta emea burutik jauzten den bizar hura.

Emea da beraz hemen bizarduna.

Egia bada beraz gaineko liliak behar duela azpikora erori zer egiten baita lili hori harrotzen den ordutik.

Geroztik beraz egina du bere lana, khen diteke buruari kalterik egin gabe.

Zer diot?.

Alde baizik ez duke buruak khen dakion gain hura: ezen harat doan indarra azpian geldituko da eta erran gabe doa hartuko duela buruak hartarik berea.

Bizkitartean kapeta (...) zoko artho ondoari lothuak.

Eman dezeiegun argi eta aire, laket bazauku ilharra eltzean edo saltsan.

Ohikoak zioena: Gure Ainesen ilhar saltsak erhi buruak jan arazten ditu.

Artho lasto horiek bildu eta, osto batez estekaturik ahurtaraka, sartzen dazkote chutik dagon ondoari gain behera, idor diten han; eta idortzen ez bazauzkitzu ez dukezu gauza handirik galdu: ezen jan ahula da hura aberearentzat.

Arthoari aldiz kalte baizik ez dezakokete egin, itzal egiten baitakote buruari eta bai ere hezea han begiratzen.

Mildiou delako gaitzak egin dako uztaila erditarat ausiki gaichtoa aihenari.

Beharrik ederrerat eman du laster aroak eta ernatu ere da jendea mitriola emaitera, hain ongi nun iduri baitu gaitzak galdu duela bere indarra.

Gerochago ezagunen da hori.

Bainan aitzineko mitriola aldiak ongi ukhan zituzten aihenetan lehen ostoak han daude beltzik eta zabalik.

Horrek erran nahi baitu artha handirekin eman behar zakola aihenari mitriola lehen aldietan.

Bana bertze, ongi doa mahastia; ez du joan den urtheko espanturik.

Zertan litezke anhitzak heldu balitzeie orduko arno aldea?.

Ez lakikete nun eman.

Gu ez gira hartan hartarako ere ez naski.

Bainan badira hartan direnak, arnoa ezin salduz baitabiltza gutartean gaindik.

Heien anhitz ukhanak ondorio charrak dakharzki guretzat ere: ohikoaren erditan saldu behar baititugu gure arnoak.

Egia da ere erditan edaten ditugula: buru hortarik bailiteke irabazi bat, baldin edaleak balaude ohiko izarian.

Beldur izaiteko da anhitzek, erdia merkiago delako estakuruan, ohi baino erdia gehiago edaten baitute.

Joan den egun horietarik batez gerthatu da hauche numbeit, aiphagarri baitzaut hemen, erakusten duelakotz edanaren sariaren emaitera baino erneago direla anhitz nundik berriz edan haitzemaitera Oihu egina zen holako garan bazela arnoa hirur sosetan pinta.

Bazoan goizik jendea harat buruz zoin bere untzia bizkarrean.

Huna nun heltzen zeien lekhuko arno saltzale bat; ezagutzen dituen jaun horien soien gainean berak bere arnoarekin eman untziak: Norat zoazte, adiskideak?.

Zer; eni hartu arnoaren saria eman gabetarik, ene untziekin joanen ziztela arrotz baten gana arnoketa?.

Ez, jaunak, holakorik; emazkidatzue hunat untzi horiek: ukhanen dituzue betherik jinen ziztenean jadanik hartuaren sariarekin!.

Ogiez ere ez da espanturik: gure eskualdean izan da aski ederki: bertze batzuetan ez hala: badira oraino Frantzia iphar aldean bildu ez dituztenak, langile eskasez.

Parise inguru eta handik goiti hemen baino berantago zohitzen dira ogiak; bertze alde, iduri ez lukelarik, eskuz ebakitzen ohi dituzte.

Aurthen bertze alde eroriak dira hango ogiak, ezin baititezke beraz eskuz baizik ebak.

Lan hortako bertze urtheez heldu zeiezki Belgikatik langileak ehunka.

Huna nun aurthen ez den guti baizik agertu, edo hara gabe hatzeman dutelakotz lana, edo bertzala.

Hain ongi, nun eskualde handi batetan ogi nuusiak langileer ondotik baitabiltza, batek hau eskain bertzeak gehiago.

Ohikoaz biga emanik ere ezin hatzeman eta ogiak galtzen ari.

Ez da hori ogiaren merkerat ekhar arazteko bidea.

Chuhur dena ez da lasterka abiatuko erostunaren ondotik.

Igurikitzen ahal duenak dezala iguriki.